Noticias
Bidelagun sariak emotea
EIB ‘bizikidetzarako konpromisoagaz’ bat
Eusko Jaurlaritzak eta hezkuntza arloko hogei erakunde eta ekintzaile inguruk “bizikidetzarako hezkuntzaren aldeko konpromisoa” dalakoa sinatu eben abenduak 30ean. Agiriaren aurkezpen eta sinaduran Eusko Ikastola Batza (EIB) ikastolen alkarteko eta elizbarrutiko ikastetxeetako gurasoen alkarteen federakundeko (Bidelagun) ordezkariek parte hartu eben.
Kudeaketaren kalidadearen saria elizbarrutiko ikastetxe birentzat
Eusko Jaurlaritzak hogeta bi erakunderi autortu eutsen kudeaketako bikaintasunari jagokonez jadetsitako maila, Vitoria-Gasteizko Baskonia Kirol Hirian abenduak 22an ospatu zen ekitaldian.
Aurton, Azti-Tecnaliak, Gasteizko San Jose Ikastetxeak eta elizbarrutiko ikastetxeen sarean dagoan Otxarkoaga Ikastegiak jaso eben sari nagusia, Urrezko ‘Q’a. Banatu ziran 19 Zilarrezko ‘Q’en artean, Bermeoko Jesusen Bihotza Ikastetxeak jaso eban bat.
Otxarkoaga Ikastegiak kalidadearen Urrezko ‘Q’a eskuratu dau
Elizbarrutiko ikastetxe bi zoriondu behar doguz, Euskaliten eskutik euren kudeaketa autortzeko aitamen bi jaso ebezelako azaroak 24an. Otxarkoaga Ikastegiak bikaintasunari emoten jakon Urrezko "Q"a lortu dau. Berau da, hain zuzen be, autorpen hori jasoten dauan elizbarrutiko lehen ikastetxea. Eta Bermeoko Jesusen Bihotza ikastetxeari Zilarrezko "Q"a emon deutse. Abenduaren 21ean ospatuko dan ekitaldian emongo deutsiez zentro biei sari honeek.
Gabonetako postala diseinatzeko lehiaketa
Muskizeko lanbide-heziketako ikastetxea
(2011/06/30) LIPDUB- Muskizeko lanbide-heziketako ikastetxea.
"Lorategi Botanikoa" aurrera dihoa...
Muskizko San Juan Bautista Ikastetxean 2011. urtea "lorategi botaniko" aren urtea izango da.
Ikastetxe bat kanpaindenda bat
Zer irudituko litzaizue barrakoi batetan ikasteak? Argi barik, kalefakzio barik...
Zentro diozesiarrak
Centro de Formación Otxarkoaga
Antiguako Ama Arrantza Eskola