Mochil-Heziketa emozionala

Mochil Proiektua lehen hezkuntzara egokitutako proiektua da, hezkuntza berriztatzeko hain zuzen. Ikuspuntu teorikotik, gehienbat, oinarri hartzen ditu Hezkuntzaren Lege Organikoak garatutako gaitasunak eta Gardnerren adimen anizkunen teoria. Horrenbestez, ikuspuntu teoriko hori ikasgeletan praktikan jarri nahi du, zeharkakotasunez.

Proiektu honen helburu nagusia da haurrek gaitasun jakin batzuk lantzea eta eskuratzea, garapen pertsonala eta soziala ahalbidetuko dituztenak, arrisku-jokabideak (bullying, tratu txarrak...) saihets daitezen.

 

Mochil Proiektuan hurrengo bi adimenak izango dira protagonista nagusiak:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

ADIMEN INTRAPERTSONALA. Bere baitara biltzen ditu:

 

 

* Autoezagutza:norbere burua ezagutzea, nork bere mugak eta gaitasunak aitortu, eta arazoak gainditzeko joera bultzatzeko.

 

*Autoestimua: nork bere burua baloratzea, aintzat hartuz nork bere buruaz pentsatzen duena eta inguruak esaten diona.

 

Autokontrola: gogo-egoera, sentimendu eta jokabideak erregulatu, kontrolatu edo, hala denean, aldarazteko gai izatea, horiek ezegokiak direnean egoera jakin batean.

 

* Motibazioa: nahi dena lortu ahal izateko jardutera bultzatzen gaituen gogoa edo beharrizana.

 

 

ADIMEN INTERPERTSONALA. Bere baitara biltzen ditu:

 

Trebetasun sozialak: jokabide eta jarrera egokiak, pertsonari ahalbidetzen diotenak harreman onak izatea enparauekin.

 

* Enpatia: gainontzekoen emozioak ulertzeko gaitasuna.

 

* Asertibotasuna: nahi, sentitu eta pentsatzen duguna zabal, zintzotasunez eta errespetuz adierazteko trebetasuna.

 

* Gatazkak konpontzea: erabakiak hartzea, hurkoaren beharrizanak kontuan hartuz, eta egoera konpontzeko ahaleginak egitea, konponbidea bi alderdientzako onuragarri izan dadin.

 

* Konpromiso soziala: garapen soziala ahalbidetuko duen aldaketa eragiteko gai izatea.