Otxarkoaga Ikastegiak kalidadearen Urrezko ‘Q’a eskuratu dau

Elizbarrutiko ikastetxe bi zoriondu behar doguz, Euskaliten eskutik euren kudeaketa autortzeko aitamen bi jaso ebezelako azaroak 24an. Otxarkoaga Ikastegiak bikaintasunari emoten jakon Urrezko "Q"a lortu dau. Berau da, hain zuzen be, autorpen hori jasoten dauan elizbarrutiko lehen ikastetxea. Eta Bermeoko Jesusen Bihotza ikastetxeari Zilarrezko "Q"a emon deutse. Abenduaren 21ean ospatuko dan ekitaldian emongo deutsiez zentro biei sari honeek.