Bidelagun sariak emotea

‘Bidelagun’ elizbarrutiko 16 ikastetxeetako gurasoen alkarteen federazinoak Gabonetako txartelen lehiaketako sariak banatu zituen urtarrilak 18an Gernikako San Fidel ikastolan ospatutako ekitaldian.
 
 ‘Bidelagun’ federazinoak antolatutako Gabonetako txartelen diseinuaren lehiaketan elizbarrutietako ikastetxeetako haur hezkuntzako 50 ikaslek, lehen hezkuntzako 120 ikaslek eta batxilergoko 14 ikaslek parte hartu zuten.
 
‘Bidelagun’ federazinoak hamar mila familia inguru ordezkatzen dau. “Gabonetako txartel irabazlea, gabon aldi osoan, agiri ofizialen eta web orrialdearen bidez informazinoaren eta zorion-agurren bialketan erabilteko” asmoagaz antolatu eban federazinoak lehiaketa. Oporraldia amaituta, urtarrilak 18an banatu ziren sariak San Fidel ikastolan.
 
Marrazki irabazleak 150 eurotako erosketa-txartela eta liburu bat jaso zituen. Bigarren eta hirugarren sariak ere eman ziren, 100€ eta 50€ hurrenez hurren, eta liburu bana ere bai. Gainera beste sei neskatoren lana saritu zen ahalegina eta originaltasuna kontuan hartuta.