Agenda 21

Agenda 21 Nazio Batuek garapen jasangarria bultzatzeko programa da.

Ekintzaz osatutako egitasmoa da eta Nazio Batuen erakundeak, partaide diren estatuen gobernuak eta ingurugiroan gizakiak eragina duen eremu guztietako taldeek, ekintza hauek mundu, nazio eta herri mailan beterazi behar dituzte.

A21 ren garapena 1989ko abenduaren 22an, New Cork-en hasi zen.Etam 1992ko ekainaren 3tik-14ra Rio de Janeiron lurraren gailurra burutu zen, non 179 gobernuren ordezkariek egitasmoa onartzea erabaki zuten.

A21 eskolarra hezkuntza komunitatearen konpromesua eta ekintza plana da, A21 eskolarraren barnean ikastetxearen hezkuntza eta baita ere, inguruaren garapen jasangarriaren alde lan egitea da.

Inguruaren zainketa ikasturte osoan lantzen dugun zehar-lerroa izanik, programa honetan parte-hartzea ezinbestekoa ikusten dugu.

Proiektu honetan zuzendariak, irakasleek eta nola ez, ikasleek parte hartzen dute, azken hauek direlarik benetako protagonistak.

Guzti honekin, ikasle guztiak eta ondorioz, familiak ingurugiroa zaindu eta errespetatzeak duen garrantziaz kontzientziatu nahi ditugu. 

Ondorengo helburuak landuko ditugu:

  • Ikastola inguruko ingurumen-hobekuntza.
  • Berrikuntza eta hezkuntza-kalitatea.
  • Ingurugiroa errespetatu eta zaindu.
  • Tokiko komunitatean parte hartzea.